Zer da

Non gaude

Tanttaka
1983. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala,
  urte hauetan genero ugari landu eta era askotako produkzioak egin ditu, besteak beste, Agur Eire, Agur... drama naturista, Flaminio opera bufoa, Adagio violentíssimo fartsa, Zilbor Hestea dantza, Kontuz, maite zaitut  egungo musikala eta Hansel eta Gretel moldaketa lirikoa.

Nolanahi ere, antzezlanetan estilo jakin bati loturik ez egote horrek bere antzerki-ekoizpena ulertzeko giltzarria eman digu, konpainiako artista-taldea ikuskizun bakoitzera egokitzen baita, alderantziz gertatu beharrean.

Tanttaka Teatroaren ikuskizun guztiek gutxienez bi bertsio izaten dituzte - euskarazkoa eta gaztelaniazkoa - eta inoiz edo behin, baita katalanezkoa ere, El florido Pensil eta NOVECENTO, Ozeanoko Pianista, La mujer justa, Carta de una desconocida  produkzioetan bezala.

Hona hemen produkzioak:  Pere Sagristá-ren Denak errudun (1994), Raymond Cousse-ren Umekeriak (1995), Andrés Sopeña-ren El Florido Pensil (1996),  Adam Long, Daniel Singer eta Jess Winfield-en, Shakespeare Osoa (gutxi gorabehera) (1997), Jordi Galceran-en Dakota (1998), Ionesco-ren Aitarekin jolasean, (1998), El porqué de las cosas/Hor dago koxka (2000), Nacidos culpables/Errudun jaioak (2001), La Mano del Emigrante/Ekaitz Txorien eskua (2002), 1937 Gogoaren Bidezidorretatik (2002), Mi Suicidio (2002), Paradero Desconocido/Ezezaguna helbide honetan (2004), Tramankuluak (2005),Otehitzari Biraka (2005), El Florido Pensil (Reposición) (2006), Emakumeak Izarapean / Mujeres en sus Camas (2007), Carta d´una desconeguda (2007), El Museo del temps/ Denboraren museoa (2007), Comida para peces/Arrainen bazka (2008), Hnuy illa (2008), Tatami (2009), La Dona Justa/La mujer justa (2010), No me hagas daño (2010), Contra el viento del norte (2011), Kafka eta panpina bidaiaria (2011), Bejon daigula / tengamos suerte (2012) eta azkenik Soinujolearen semea / El hijo del acordeonista (2012), eta azkena Komunikazioa Ikomunikazioa (2013) Zazpi Aldiz Elur, Mikel Laboa Elurretan (2014), Barealdi Magikoa / La Calma Mágica, Testosterona (2014), kreditua (2015), Muxua/Un beso(2015) eta El Florido Pensil "NESKAK"- "NIÑAS". (2016)

argazkia

argazkia

argazkia

argazkia

 

Distribución en Euskal Herria - Portal71

Distribución Nacional - Internacional SEDA

Kukai dantza taldea

Tentazioa

Antzerki obrak Tanttaka

Tanttaka sariak